Esteban Olaizola zendu da, arrantzaleen eskubideen defendatzaile sutsua

Antxeta Irratia 2021ko mai. 22a, 00:00

Done Pedro Itsasgizonen Kofradiako buru izandu zen urteetan, garai latzak bizi izan zituen herriko arrantza sektoreak, eta kaia eta Bidasoa ibaiaren bokalea Hendaiako arrantzaleei itxitzera eraman zituen mobilizazioen buru izan zen ere. Nazioarteko negoziaketetan parte hartu izan zuen, eta arrantzaleen ordezkari izan zen garai haietan Bruselan. Herrigintzarako ere prest zen beti, eta ezker abertzaleko zerrendaburu izatea onartu zuelarik, alkatetza lortzeko sei bozka baizik ez zituen eskax izan. Herriko jaietako Arrantzaleen Eguna ere berak bultzatu zuen.

Hondarribiaren alde lan eta bizi izan zen Esteban Olaizola 80 urtetan zendu da maiatzaren 19an. Miren Legorburu, ezker abertzaleko hautetsi ohiak laguna ez ezik "karisma handiko pertsona eta guztia ematen zuen horietakoa" zela nabarmendu du Antxeta Irratian.

Maiatzaren 22an, larunbatarekin, arratsaldeko 17:30etan izango da hileta Portuko elizan. Antxeta Irratitik doluminak Katrin, seme-alaba guzieri, baita Lupe, Maite eta Rodolfo anai-arreba eta adixkide guztiei.

Agur eta ohore Xoxua! 

Erlazionatuak