Hendaiako Merkatu Zaharra zena, kulturaren 'Gaztelu' berria da orain

Antxeta Irratia 2021ko mai. 22a, 00:00

Pandemiaren neurri zorrotzenak gibelean utzita, eta idekiera progesibo batean murgilduta dago Hendaian. Antzerki, kontzertu eta kultur adierazpenen gosez dira urtebeteko basamortua bilakatua zen kultur agenda noiz biziberrituko den zain. Eta Hendaian inoiz izandako baldintza egokienetan elikatu ahalko dute kultura gose hori hemendik goiti.

Hiri erdiko Gaztelu kulturgune berria estreinatu dute. 4 miliun euroko inbestizamendua egin dute horretarako. Kulturguneak, herriko elkarte eta eragileendako topalekua bilakatzeko xedea du, eta erakusketagela, 600 ikusleendako ikusgarri eta kontzertuetarako aretoa eta jantoki bat ere biltzen ditu. Jarduera kulturalei dagokionez, aurtengo Antzerkiaren Maiatza Festibalaren ikusgarri batzuk areto berrian eskeiniko dituzte. Gunea estreinatzeko hilaren 30ean Xake Produkzioak-ek LUR ikusgarria eskeiniko du bertan.

Michelle Muinos hautetsiarekin hitz egin du Maia Muruaga lankideak. 

Erlazionatuak