Ekainerako Portutik Soroetagainera berriz ere eskileta mekanikotan

Antxeta Irratia 2021ko mai. 20a, 00:00

Apurtu eta 17 hilabetez geldituak egon ondoan, Portua eta Donosti kaleko Soroetagain lotzen dituen eskailera (eskileta) mekanikoen konponketa lanak gaur hasi direla jakitera eman du Hondarribiako Udalak. Bi asteko epean martxan egongo direla hitz eman du Gonzalo Carrion 'Txalo'-k, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

2020ko urtarrilean haur batek istripua izan zuen, eta suhiltzaileek beren jardunean kalte handiak eragin zizkioten mekanismoari. Arlo ekonomikoan 90.000 euroko kostua izango du, baina konponketak zailtasun administratibo handiak ekarri ditu. Halere, Udaletik barkamenak eskatu eta autokritika egin dute. Txomin Sagarzazu alkateak esan duenez, "komunikazio aldetik ez dugu asmatu, arazoaren azalpena konponbidearekin batera jakinarazi nahi genuelako". Eta Gonzalo Carrionek berak aitortu du, udal teknikariek ahaleginak egin dituztela, baina ez direla "behar bezain diligenteak" izan. Eta hemendik aurrera gauzak behar epeetan konpontzen saiatuko direla. 

Erlazionatuak