Larunbatean erreferendumaren alde dantzatzeko deia luzatu du Irungo Gure Eskuk

Antxeta Irratia 2021ko mai. 20a, 00:00

Urtebete luze da Gure Eskuk 'Hamaika Gara' dinamika iragarri zuela, eta ondoren impasse egoeran geratu zen dena pandemiaren ondorioz. Baina joan den apirilean erreferendumaren aldeko sinadura bilketa kanpainari berrekin eta gero, ilusioa berpiztu eta burujabe izateko beharretan sinestuta, dinamika mobilizatzailea abian jartzeko garaia dela aldarrikatu dute. Uztailaren 3an Bilboko ibaiaren inguruan mobilizazio nazional erraldoia deitu dute 'Hamaika Gara' lelopean. Baina hura prestatzeko eskualdeka ekimenak egingo dituzte maiatzaren 22 honetan.

Irunen, (12:00etatik aurrera) Santiagoko frontoiaren aldamenean dagoen Dunboa kanal gaineko Poxpologileen zubian, ekitaldi politiko eta sinboliko bat eginen dute. Iazko martxoaz geroztik impasse egoeran geratu zen sinadura bilketa joan den apirilean berraktibatu eta gero, 'Hamaika Gara' dinamikaren aldeko sinadurak biltzen jarraituko dute bertan, eta Dupla & Itziar Ituñok egindako ekimenaren abestiarekin Bilbon egingo den ekitaldirako koreografiaren lehen entsegua egingo dute. Ondotik talde argazkia ere egingo dute bertan bildutakoen artean. 

Erlazionatuak