Seaskan euskaraz ari diren ikasle, irakasle eta gurasoek indarrak bildu dituzte gaur Ipar Euskal Herriko lau puntutan. 2016ko kolegioen erreformaren ondotik, Seaskan euskaraz ikasten duten gazteek matematika eta historian euskaraz azterketa egin dezaketen bitartean, zientzia arloko frogetan, ordea, euskaraz azterketa egiteko eskubidea ukatzen zaio urtez-urte. Hau salatzeko, eta Brebeta osoki euskaraz egiteko aukera aldarrikatzeko, giza-kateak egin dituzte asteazken hontan 12:15ean.
Hego Lapurdikoari dagokionez, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Urruñako kideek 300 metroko giza-katea osatu dute Piarres Larzabal Kolegiotik Euskal Hiri Elkargoko egoitzaren atariraino. Han ikasleak sustengatzen azaldu dira Ziburuko auzapeza Eneko Aldana, Urruñako Philipe Aramendi, baita Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza ere.
Irakasle eta ikasleen lekukotasunak bildu ditugu mobilizazioan.