Irungo EH Bilduk udako haurren oporretan kontziliazioa ahalbidetzeko laguntzak eskatu ditu

Antxeta Irratia 2021ko mai. 18a, 00:00

Pandemia dela eta, uda honetarako udaleku zein haur eta gazteentzako jarduera guztietan plaza kopuruak murriztuak izan dira, arlo publiko zein pribatuetan. Irungo Udalaren eskaintzan, adibidez, ehunka haur plazarik gabe geratu dira. Eta kirol elkarteek zein bestelako eragileek proposatzen dituzten udalekutan uztailerako lekuak fite agortu egin dira. Hala, familia askotan zailtasun handiak topatzen dituzte, uda antolatzeko. Hala, koalizio abertzaleak udal gobernuari eskatu dio haur guztiei aukera berbera ematea, "familia eta lanaren bateratzea ahalbidetzeko eta Irungo haur guztien ongizatea bermatzeko".

Hortaz, udaleku publikoen plazen jaitsiera konpentsatzeko kontziliazioaren gaian laguntzeko diru partida bat sortzeko eskatu berri dio udal gobernuari. Oihana Brionesek, EH Bildiko hautetsiak nabarmendu duenez, "Solas Jolas eta udalekutan udal eskaintza zabaldu ezean, dirua ez dadin oztopo izan bestelako eskaintzetara jotzeko orduan".