Biriatun, herria biziberritzeko helburuarekin, egitasmo eta proposamen ezberdinak aurkeztu dituzte. Herriko elkarte eta eragile ezberdinekin bilkurak abiatu dituzte,udaran «tradizioaren eguna» berreskuratzeko.
Horretaz gain ,euskara erakunde publikoarekin urtean zehar kultur jarduerak eskeintzeko hitzarmen bat izenpetuko dute. Biriatuko herriko etxera hurbildu gara; izan ere, azken hilabeteetan, udalgintzatik proposamen ugari adostu dituzte. Aihoa Agirre eta Tttittof Haranbur hautetsiekin elkartu gara, duela gutxi herriko segurtasun protokoloa eztabaidatu zutela aipatu digute eta erabaki aintzindari bat hartu dute. Biriatun, elikadura larrialdi baten aurrean, tokiko dispositibo bat martxan jartzeko lanean hasiko dira.