Pandemiaren ondorioz erabiltzaile gutxiago hurbiltzen dira bertara, edo gutxiagotan. Eta liburutegia ez ezik, kultur eragile ere badela erakutsi nahian hilabetero jarduera bereziren bat antolatzen du. Apirilean, Martin Larralderen jaiotzaren mendeurrena ospatu zuten eta, oraingo honetan. 'Liburutegia sormen iturri' ekimena proposatu du liburutegiak.
Esan bezala, maiatzaren 19an, 19:00etan, herriko sortzaileen dokumental hauek eskainiko dituzte Zuloaga Etxean bertan: Telmo Basterretxea-ren “La persona que más admiro", Maite Caballero-ren “Cuéntame mas sobre tu trabajo”, Sandra Cuesta-ren “Vecinos, bandurrias & güateques” eta Ane Muñoz-en “Basurdea” (2002).
Ostiralean, gazteei zuzendutako Rap tailerra eskeiniko du Andoni Olaetxeak. Maiatzaren 28an, 18:00etan, Hondarribiko Alde Zaharrean dauden artelan obrak ezagutzeko bisita gidatua ere egingo dute.
Denetan izena eman beharra dago liburutegia@hondarribia.eus helbidera idatziz edo 943 111 285 telefonora deituz.