Ingurumen-hezkuntzan sakondu nahi du Txinzer-ek haur eta helduekin

Antxeta Irratia 2021ko mai. 12a, 00:00

Ikasturte honetan zehar Irun-Hondarribiko 19 ikastetxetatik 14 eskolatan pandemiara egokitutako 145 tailer eskaini ondoan, Txingudiko Mankomunitateak ingurumen-hezkuntzan sakonduko du Escape Hall talde dinamika jokoekin. Jasangarritasuna, ekonomia zirkularra eta kontsumo arduratsua landuko dute haur eta helduen eskolekin, euskaltegiekin zein elkarte hainbatekin. Irungo Istillaga plazan Txinzer-ek dituen lokaletan egokitu dute Escape Hall gunea.

'Pentsatu globalki eta ekin lokalki' esaldiak inoiz baino indar handiagoa hartu du egunotan. Eta ingurumena zaintzeko hezkuntza eta sentsibilizazioa ezinbestekoak direla sinetsita dago Txinzer. Hala, aurten eskolartekoek ezin izan dituzte Atalerreka eta Elordira ohiko bisitak egin ahal izan. Eta antolatutako jarduerak osagarri neurrietara egokituta egin dira.

Halere, 39 tailer hondakinei buruzkoak izan dira, hiri kale garbiketaz 20, uraren ziklo integralari buruzko 47 tailer eta energiari buruzko 13 saio. Bestalde, materia organikoari eta konpostajeari buruzko 14 tailer egin dituzte, haien artean, Zisare programari esker, 27 ikasgelatako 700 ikaslek konpostajearen zikloa ikertu eta landu ahal izan dutelarik. 

Erlazionatuak