Larrialdietarako Plana berritu du Irunek bi hamarkada ondotik

Antxeta Irratia 2021ko mai. 12a, 00:00

Babes Zibileko Larrialdi Plana, emergentzia egoera ezberdin posibleen aurrean, planifikazio tresna oinarrizkoena da adminsitrazio batentzat. Eta Udaltzaingoak berezkoak dituen baliabideekin kudeatu daitekeen ezbehar txikienetatik hasita, goragoko erakundeen koordinazioa eska dezaketen natur hondamendietara, dena aurreikusten du.

Prest egoteko plana.

Aurreko Irungo Larrialdi Plana 1999koa zen, eta zaharkitua zegoen erabat. Oraingoa, aldiz, legediari eta beharrei eguneratuta dagoela argitu du Juanjo Aizpiolea udaltzainburuak. Eta egungo baliabide informatikoak ere baliatzea aurreikusten du, aurreikuspenak egin eta prebentzio lana egiteko. "Emergentzia batek ezin gaitu ezustekoan harrapatu, erantzun azkarra eta egokiena bermatzeko tresna guztiak aurreikusten ditu plan berriak", dio Aizpioleak.

Larrialdi Planak 16 kontingentzia mota aurreikusten ditu. Natura eta klimatologiari lotutakoak; uholdeak, haizeteak, elurteak, beroaldiak edo emergentzia sismikoak. Baina baita hirigune zein mendialdeko suteak ere, desagertutako pertsonen bilaketak edota jarduera industrial arriskutsuetako istripuak, besteak beste.

Koordinazioa eta teknologia berrien laguntza. 

Plan berriak, egoera guztiak aurreikusi, eta larrialdi zerbitzuak modu koordinatuan erantzuteko gai izateko, prestakuntza, formakuntza eta prebentzio lana du oinarri. Orain artean ez bezala, larrialdia heltzen zen ahala erantzuten zitzaiola. Orain, aldiz, alterta klimatologikoen abisuak aurreikuspenez jasotzen dituzte, eta teknologi berrien laguntza dute.

Era berean, sute baten aurrean, adibidez, zailtasun gehien eragin ditzazketen Irungo eraikin altuenak, sarbide zaila dutenak, edota uholde baten aurrean eremu kaltetuenak zeintzuk izan daitezkeen ere, aurreikusteko datuak eta diagnostikoak eginak dituzte.

Bestalde, Udaltzaingotik hasita eta udal teknikarietara, inplikatutako eragile guztiek formakuntza jasoko dute Larrialdi Planari buruz, eta kontingentzia ezberdinen aurrean plana eraginkorra dela segurtatzeko ere, simulakroak egingo dituzte maiatzeko udalbatzak onartu, eta Eusko Jaurlaritzak ahalbidetzen duen momentuan. 

Erlazionatuak

Larrialdietarako Plana berritu du Irunek bi hamarkada ondotik

Antxeta Irratia 2021 mai 12 Behe Bidasoa