Hendaiako gazte gehienentzat etxe bat eskuratzea amets bilakatu da. Eta prezio egokian den alokairu baten aurkitzea ezinezkoa. "Urte osoan pertsianak itxitak dituzten 637 etxe huts badira Hendaian, gazteok aukerarik ez dugu bitartean", kexu da Aitzol Gil de San Vicente, Enbata gaztetxeko kidea. Hutsik dauden bizitokiez gain, Hendaiako bizitoki guzien %40a (5.638) bigarren etxebizitzak dira gaur egun. 2012az geroztik kopuru hori 1.030 bat etxeetan emendatu da.
Gainera, datu ofizial horietan ez dira kontuan hartzen, turistifikazioak eragin duen AirBnb bezalako plataformen baitan, udako sasoian asteka edo egun bakarrerako alokatzen diren ehunka etxeak.
Higiezin agentziek eta protomotorrek azken bi hamarkadaotan eragin duten etxebizitzaren kariotzearen ondorioak gazteek pairatzen dituztela salatu du Enbata gaztetxeak. Eta egoera salatzeko eta herritarrak informatzeko sentsibilizazio kanpaina abiatu berri dute kaleko hormetan afitxak ezarriz. Hitzaldiak ere antolatuko dituzte arazoaren berri emateko.