Hendaiako Gure Ikastolak Herri Urratsek utziriko hutsunea betetzen saiatuko da igandean

Antxeta Irratia 2021ko mai. 7a, 00:00

Seaskako ikastolen federazioaren aldeko Herri Urrats ikastolen besta erraldoia igande hontan iragan beharra zen Senperen. Baina bigarren urtez ezeztatu behar izan dute pandemiaren ondorioz. Bosgarren kolegio baten proiektua diruztatzeko balio behar zuen aurtengo Herri Urratsek bildutako dirua. Eta proiektua baitaezpadakoa dela kontuan hartuta, "Seaskaren indar eta diru iturri nagusia elkartasuna" dela nabarmendu du Peio Jorajuria, Seaskako lehendakariak. Hala, 30 ikastolak beste molde batez euren hondar alea jartzeko mobilizatu dira Boga kanpaina kari, bakotsa bere eremutik ekitaldi xume bat antolatuz.

Xabier Aranbarri, Gure Ikastolako kideak esplikatu digunez, Irandatzeko ikastolan arropa eta sagarno salmenta antolatu dute 10:30etik 13:00era.