Heldu den astelehenean Jasangarritasun Energetikoaren Batzordea bilduko da lehen aldiz. Aldaketa klimatikoari aurregiteko, besteak beste, mugikortasun jasangarrirako plana izango dute hizpide lehendabiziko hitzordu horretan. Eta garai bateko Mugikortasun Mahaia ordezkatuko duen batzorde horren baitan, udal ordezkari politikoak, teknikoak eta hamar bat herri eragilek parte hartuko duten prozesu partehartzailea abiatuko dute.
EAJ udal taldea ekarpen eraikigarriak egiteko prest agertu da, eta betiere iritziak partekatu eta denen ekarpenarekin aberastuko den etorkizuneko hiri mugikortasun jasangarriago bat adosteko aukera dagoela nabarmendu du.
Proposamen zehatzak ere egin dituzte jeltzaleek. Oinezkoentzat hiri-ardatzak osatze aldera, Gain Gainean parkea Larretxipi kalearekin lotura, edota Colon ibilbidean eta Nafarroa hiribidean bidegorria besteak beste.