Zokoburuko bainu-etxea Pariseko higiezinen fondo batek erosi du

Antxeta Irratia 2021ko mai. 6a, 00:00

Serge Blanco errugbilari eta enpresariak Zokoburuko thalassoterapia zentroa saltzera behartu du Baionako komertzio auzitegiak. Azken urteetan pilatutako zorren ondorioz, eta 30 urteko ibilbide oparo baten ondotik, thalassoterapia zentroa eta bertan dauden 3 eta 4 izarretako 'Ibaia' izeneko bi hotelak ere, eskuz aldatuko dira. Azken urteetan 1.146.000 euroko zorrak pilatu ditu, eta Baionako komertzio auzitegiak Frantzia mailan milioi bat ondasun dituen higiezinen fondoen enpresa bati saltzera behartu dio.

Osae Partners sozietateak erosiko du, eta Pariseko Groupe Phelippeau enpresarekin elkarlanean kudeatuko du, bainu-etxeen sektorean eskarmentu handiko enpresa baita, Relais Thalasso apartamenduen markaren jabea.

Iragarri dutenez, datozen hiru urteetan 15 milioi euroko inbertsioa egingo dute, zaharkituak geratu diren instalazioak berritzeko. Eta gaur egun thalasso zentroan eta hoteletan dituzten 124 langileetatik 121 atxikiko dituzte. 

Erlazionatuak