Irungo Udalak 200.000 euro banatuko ditu bonolaguntzetan maiatzaren 6tik aurrera eta agortu arte. Bertako komertzio txikia eta ostalaritza establezimenduetan kontsumoa sustatu, eta familiei beren erosketetan laguntzeko hirugarren kanpaina da honakoa. Eta aurrekoetan 150.000 euro bideratu eta gero, IRUN AURRERA plana indartu egin dute arlo honetan. Kanpaina dagoeneko ezaguna dela, eta bono guztiak agortuko direlakoan dago Junkal Eizagirre zinegotzia. Eta merkatari eta ostalarien artean ere, interesa nabarmen emendatu da. Orain arteko marka guztiak apurtu eta 206 establezimenduk bat egin baitute kanpainarekin.
Oroit, komertzioan 30 euroko erosketen truke Udalaren 10 euroko bono bat erabili daitekeela, eta ostalaritzan 20 euro bakotseko jaso daitekeela deskontua.