Irungo Harrera Sareak 283 pertsona lagundu zituen apirilean

Antxeta Irratia 2021ko mai. 5a, 00:00

Bolondresen sareak jakitera eman duenez, martxoarekin alderatuta, trantsitoan diren migranteen kopurua apaldu da. Halere, apirilean 283 pertsonari harrera egin diete San Juan plazako informazio puntuan, horietatik 224 gizonezko, 44 emakume eta 15 haur. Eta Kale Nagusiko 14.eko biltegian 84 migranteri arropa banatu diete.

Era berean, Gautxorian dabiltzan Harrera Sareko kideek, 266 pertsona lagundu dituzte aterpetxe eta harrera dispositiboetara, Irunera heldu eta gauez kalean topatu dituztelarik. Bolondresek esplikatu digutenez, apirilean 39 alditan lo egin behar izan dute sareak eskainitako kanpin-dendetan. Eta Gurutze Gorriak irizpideak ez betetzeagatik ere, 31 pernoktazio gehitu dituzte Udalak bideratutako pentsioetan. 

Erlazionatuak

Irungo Harrera Sareak 283 pertsona lagundu zituen apirilean

Antxeta Irratia 2021 mai 05 Behe Bidasoa