Hendaiako herriko kontseiluak, aho batez, Txingudiko badiako ur hondoa hiru lekuetan dragatzeko lanak egitea deliberatu du. Hendaiako herriko etxea oso kezkatua dago txingudiko badian honda eta loia pilaketarekin sortzen ari den arazoarekin. Zenbait lekuetan metatzen ari da, itsasontzien pasatzeko zailtasunen eta ur-korronteen aldaketen eraginez. Dragaketa lanak, Bidasoa ibaiaren irteeran, floridako arrantzaleen kaian eta zokoburuko kirol kaian egingo dituzte.
Garbiketa lanak uda ondoren hasiko dira eta departamenduaren eta europar batasunek dirulaguntzak eskatuko dituzte lan horiek aurrera eramateko.