Hendaian abian da txertaketa prozesua

Antxeta Irratia 2021ko mai. 3a, 00:00

Hendaian, COVID birusaren aurkako txetatze zentroa martxoaren 15ean ireki zen,Hondarraitzeko “Club House” aretoan kokatua dago. Ireki zenetik, 1600 hendaiar baino gehio bertatik pasa dira. GEUZ-ak (CCAS), Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, dispositibo honen koordinazio ziurtatzen du.

Hitzordua hartu beharko da eta astelehenetik ostiralera arituko da zentroa, 14:00etatik 17:30era. Ordutegi horiek txertatze zentroari emanen zaizkien dosi kopuruen arabera alda litezke.Hitzordua Doctolib webgunean hartu behar da, edo igurikatze zerrendan honako telefono honetara deituz: 05 59 51 61 99.

Hitzordua hartu duenak hitzordua duen egunean, Vitale txartela ekarri behar du, bai eta idazluma eta azken ordenantza ere, artamendu luze batean bada.

Txomin Elizondorekin izan gara, bertako zuzendariarekin. 

Erlazionatuak

Hendaian abian da txertaketa prozesua

Antxeta Irratia 2021 mai 03 Behe Bidasoa