Bidegabekeriaren Kontagailua abian jarri du Irungo Harrera Sareak

Antxeta Irratia 2021ko api. 29a, 00:00

Erakundeek kale gorrian uzten dituzten migranteen zenbaketa ikustarazteko helburua dute, 34 izan dira martxoaren 6az geroztik, eta 4 azken astean. Eusko Jaurlaritzako Beatriz Artolazabal sailburuak joan den astean Irunera egindako bisitan nabarmendu zuen, 1.073 migrante artatu dituztela martxoaz geroztik, eta inor ez dela kalean geratu. Baina transitoan diren migrante zenbaitzuk duten "aukera bakarra kalea" dela salatu du Harrera Sareak.

Horietariko bat 18 urteko gazte bat da, kalean jarraitzen duena, eta psikologikoki oso gaizki dagoelarik, eta erakundeen laguntza jaso ez duenez, gaur Harrera Sareko psikologa bolondres batekin pasa du kontsulta, San Juan plazan bertan.

Gipuzkoan hilabete honetan 2 migrantek buruaz beste egin ondotik, erakundeek harrera sozio-sanitario integrala eman dezatela exijitu du Harrera Sareak. 

Erlazionatuak