Etxebizitza politika sozialago batentzako lehen urratsa eman du Hendaiak

Antxeta Irratia 2021ko api. 29a, 00:00

Gobernukide diren Kotte Ecenarroren eta Hendaia Biltzen abertzaleen arteko harremanak ozpindu egin dira azken aldian, etxebizitza politikari buruzko irizpide ezberdinak direla eta. Halere, Urruñak, Senperek edo Azkainek egin bezala, Hendaian ere bigarren etxebizitzen gaineko zerga %60ra emendatzea deliberatu du Herriko Kontseiluak. Hendaiako bizitoki ororen %40a inguru bigarren etxebizitza dela kontuan hartuta, inposen igoerari esker, urtero 400.000 euro gehiago bilduko ditu herriko etxeak. Eta honek, etxebizitza sozialen aldeko politiketara bideratzeko baliabideak eskainiko dituen heinean, pozik agertu da Letizia Navarron, Hendaia Biltzeneko bozeramailea.

Diru hori lurren erosketa eta bizitoki sozialak aurreikusteko balio beharko duela uste dute abertzaleek. Dena dela, auzapezari exijitu zioten moduan, eta eztabaida sakona ekarri duen PLU edo hirigintza planaren modifikazio sinplea egiteko lehen urratsa eman du ere Kotte Ecenarrok azkenik. 

Erlazionatuak