Guitarralde festibalaren 10. urtea musikari handiekin ospatu nahi du Hendaiak

Antxeta Irratia 2021ko api. 29a, 00:00

Udako sasoiari begira lanean ari da Hendaiako Kultura Zerbitzua, pandemiaren murrizketa neurrien arintzea emango denerako. Urtebetez kultura geldirik egon ondoan biziarazteko, uztailaren 7tik 9ra iraganen da Guitarralde festibala. Ruper Ordorika, Pauline eta Juliette, Bruno Michel, Mike Stern edota Thomas Dutronc osatuko dute kartela, besteak beste.

Gaztelu Zahar frontoi idekian eskainiko dituzte kontzertu gehienak, eta dagoeneko sarrerak erreserba daitezke www.hendaye-culture.fr atarian.

Maia Muruaga lankideak bildu dizkigu xehetasunak. 

Erlazionatuak