Duela mende laurden, Hondarribian antolatu izan zen Emakumezkoen Pala Txapelketa berreskuratu zuen iaz Emeki elkarteak. Palarekiko zaletasuna berpiztu nahian dabiltza, eta pandemiaren oztopo guzien gaindi, maiatzaren 8an hasiko da txapelketaren seigarren edizioa. Mariaje Berrotaran eta Tzane Carrillo, Emeki elkarteko kideek gogoratzen dutenez, 1994etik 1997ra antolatuako haietan sekulako arrakasta lortu zuen. Eta orain Hondarribiako Pilota Eskola, Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, pala txapelketa izan ezik, heldu den urtetik aurrera eskoletako neskek ere pala aukeran ukan dezaten dute helburu.
Momentuz, pandemiak markatzen dituen segurtasun neurriekin, Soroetako frontoi irekian jokatuko dituzte txapelketako kanporaketak maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an. Eta ekainaren 5ean izango da finala. Iragarri digutenez, aurten dagoeneko Irun-Hondarribiako 7 bikotek izena eman dute. Gipuzkoako beste zenbaitzu batuko badira ere, parte hartzeko interesa duen emakume bidasotar orok aukera badu oraindik izena emateko.