Gaur bertan emango dizkiete hasiera ekimenei; 18:30ean, Hokoke dokumentala proiektatuko dute Doneztebeko Herriko Ostatuan. LAB eta ERNAI taldetako hizlariak egongo dira bertan eta Huertas de Peraltako nekazarien borrokari buruz arituko dira solasean.
Apirilaren 29an, bihar, Berako Kultur Etxean zaintza lanen inguruko hitzaldia emango dute 18:00etan. Bera, Lesaka eta Elizondoko zahar egoitzetako langileak eta Gaztelu Garralda LABeko Nafarroako sektore arduraduna izango dira hizlariak. Horiek guztiek, lan hitzarmena hitzarmen berria eta duina lortzea dute xede.
Apirilaren 30ean Lesakako Arranon gazteen prekarietateari buruzko hitzaldia egingo dute 19:00etan, LAB eta ERNAIko partaideen eskutik.
Mobilizazioa igandean
Honetaz gain, larunbat honetan, Langilearen Nazioarteko Eguna dela-eta, mobilizazioa egingo dute Elizondoko plazan 12:00etan «langileen egoera eta sistema kapitalistak utzitako suntsipena» salatzeko.
Jonan Goñirekin hitz egiteko aukera izan dugu, Bidasoa-Baztan eremuko LAB-eko ordezkariarekin, eta LAB Sindikatuak prestatutako ekimenen inguruan berarekin jardun gara.