Apirilak 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna izango da, eta lan munduan areagotzen ari den segurtasun falta salatzeko ekimena deitu du Irungo ezker abertzaleak. izango da Irunen. "Eten Dezagun Isuria: Kapitala vs Bizitza" lelopean elgarretaratzea egingo dute San Juan plazan 18:30an. 2020ean 76 euskal herritar lan istripuetan hil zirela salatuko dute, eta 2021 honetan dagoeneko 16 izan direla.
Bestalde, maiatzaren 1ean Oarso-Bidasoa eskualde mailako auto-karabana Stadium Galetik abiatuko da, eta 12:00etan manifestazioa deitu dute Oreretan.
LAB sindikatuko Adrian Arrutik eman dizkigu xehetasunak.