Hurbileko elikagaien kontsumoa modan jarri du Labore Txingudik pandemiaren oztopoen gaindi

Antxeta Irratia 2021ko api. 27a, 00:00

Proiektu gaztea izanagatik ere, Labore Txingudi elkartea azkar bilakatu da ohiko industria agroalimentarioari alternatiba Irunen. Urrats sendoak eman ditu pandemiaren oztopo guzien gaindi. Izan ere, sektore gehienak dilindan dabiltzaten bitartean, elikadura sektoreak kontrakoa bizi izan du azken urtebetean. Eta bertakoa, ekologikoa eta osasungarria nahiago duten geroz eta bidasotar gehiago dago. Elikadura burujabetzaren 230 bazkide bildu ditu dagoeneko, elikadura jasangarria eta hurbilekoarekin interesaturik. Baina deskontuak dituzten bazkideetatik haratago, bezero anitz hurbiltzen dira bertan eskaintzen dituzten 1.100 produktutik gora gozatzeko.

Proiektuan pausu berri bat emango dute aurki, langile berri bat hasiko baita beraiekin lanean. Eta Badoa banaketa proiektuarekin bat eginez, etxez-etxekako produktuen banaketa ere abiatzeko asmoa dute.

Proiektuaren bilakaeraz mintzatu gara Dornaku Lantz, Labore Txingudiko kidearekin.