Pandemia taxisten amesgaizto

Antxeta Irratia 2021ko api. 26a, 00:00

Hego Euskal Herrian pandemia oldartua jarraitzen duela, agerikoa da kutsatze datuak ikusirik. Gune gorrian diren herrietan, bertara sartzea edota bertatik ateratzeko debekua plantan ematen dute. Eta egoera horretan aurkitzen dira Irun eta Hondarribian ere. Baina Irun, mugako herria izanagatik, bertako taxistentzat bereziki urte zaila suertatzen ari da.

Pandemiaren ondorioz, Nafarroako muga itxita baitago aspaldi, eta zeresanik ez Hendaiakoa. Irundarren taxi bidaiak  ospitalera besterik ez dira mugatzen. Halaxe esan dio Irunen dauden 56 taxi gidarietako batek Koldo Nausia lankideari. Irungo hirierdiko taxien geltokian izan da bera.  

Erlazionatuak

Pandemia Taxisten amesgaizto

Antxeta Irratia 2021 api 26 Behe Bidasoa