Gune gorria atsekabez estreinatzen du Irungo ekonomiak, eta etsipenez herritarrek

Antxeta Irratia 2021ko api. 22a, 00:00

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, eta hiriburu zein herri gottor gehienak arrisku gune gorrian dira, eta goia jo ezinikan, ospitaleen egoera larria da une hontan. Une hontan 907 eri dira Hegoaldeko ospitaleetan, eta horietarik 133 suspertze zerbitzuetan. Kutsatzeen kopurua ez ezik, ospitaleratuen kurba ere malkartu baita azken egunetan.

Hondarribiak 500eko intzidentzia-tasa duen bitartean, Irun izan da arrisku gune gorrian sartzen azkenetarikoa, astebetean 137 positibo gehitu eta gero. Gaur 438ko intzidentzia-tasarekin.

Irungo ostalari eta taxistekin mintzatu gara, baita herritarrekin ere, Irundik sartu eta ateratzeko debekuaz, eta ostalaritzan indarrean sartuko dituzten neurri berriei buruz.

Pandemia biziki azkartu da Hego Euskal Herrian azken egunotan. 

Erlazionatuak