Martin Ugalde gogoan izango dute Hondarribian Liburuaren Egunean

Antxeta Irratia 2021ko api. 21a, 00:00

Bere azken urteak Hondarribian eman zituen Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena ospatzea erabaki du aurten Hondarribiako Udal Liburutegiak. Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Egunerako, Martin Ugalderen txokoa prestatu dute Zuloaga Etxean, eta bertan berak idatzitako liburuak eta berak bere etxean zituen liburuak jarri dituzte. Lekuan berean, "Itzulera baten historia" liburuaren pasarteak irakurriko dituzte ostiralean 11:30etik aurrera. Eta aurrez-aurre ezin duenak, aukera badu hondarribia@liburutegia.eus helbidean testua eskatu eta grabazioa igortzeko.

Apirilaren 24ean, aldiz, liburutegia kalera eramango dute. Aste honetan herrian ospatzen ari diren Bertako Produktuaren Astearekin bat eginik, San Pedro kaleko baserritarren azokan egongo da liburutegia bere ohiko eskaintzarekin.

Pandemiaren oztopo guzien gainetik, Zuloaga Etxeko liburutegiko ateak zabalik mantendu dituzte, eta eLiburutegia gehiago baliatzen bada ere, jendea gutxiagotan hurbiltzen dela aitortu ditu Kote Gebara zuzendariak. Horrela, larunbatean eta Liburuaren Egunarekin, liburutegia izango da Portuan jendearengana hurbilduko dena. 

Erlazionatuak