Irunen eta Hondarribian ere "euskaraz bizi nahi duen herri libre bat" direla irudikatzeko, Iparra Hegoa elkarteak proposatutako “Bizi gira...kutxa bira” ekimenarekin bat egin dute. Euskalgintzako eragile eta norbanako andana bat mobilizatu da, martxoaren 20tik maiatzaren 30era bitartean, Argentinatik Segurara 72 herritan kutxa jaso eta amets mezuekin betetzeko.
Eskualdeko ekimenak
Irunen, apirilaren 20ean (19:00) egingo diote kutxari harrera. Bidasoko AEKk deiturik, eta Irungo Harrera Sareak bat eginik, San Juan plazan mugako hiriaren kulturaniztasuna eta migranteentzako harrera herria dela irudikatuko dute, euskaraz ez ezik, ametsak hizkuntza ezberdinetan idazteko aukera emanez ere.
Hondarribian, apirilaren 21ean izango da. Kasino Zaharrean (euria balitz Soroetako frontoian) ahal bezainbeste jende biltzeko deia luzatu dute 20:00etan. Mugako herria izanik, "Euskara jalgi adi plazara" lelopean, euskararen erabilera mugak izan ezik, generoaren mugak gainditzeko deia luzatzeko probestuko dute ekitaldia.
Guztira, 72 egunez 72 herritatik iragan ondoan, maiatzaren 30ean Segurara iritsiko da Kutxa Bira, baina aurreko egunean gure eskualdean izango dugu berriz ere, Urruñan ekitaldi berezi batekin.