Hendaiak hizkuntza politika definitzeko esperientzia pilotuan aintzindari da

Antxeta Irratia 2021ko api. 15a, 00:00

Asteazkenean izenpetu zuten Hendaian, hizkuntza eskubideak bermatzeko herri mailako protokoloaren hitzarmena Euskalgintzako Kontseiluarekin. Hendaia, Arrigorriaga eta Iruñerriko Uharteko herriek esperientzia pilotua abiatuko dute tokiko hizkuntza politika definitzeko protokoloaren laguntzarekin.

Lehen etapa batean, Herriko Etxeetarako Garapena oinarri harturik, diagnostiko bat osatuko da hautetsi, teknikari eta euskalgintzako eragileekin batera. Bigarrenean, hizkuntza-politikarako lerro nagusiak definituko dituzte. Eta azkenik, Herriko Etxeek aitzina eramaten ahalko dute diseinaturiko euskararen aldeko hizkuntza-politika.

Hendaiaren kasuan, agintaldi honetarako, ondoko 5-6 urteerako hizkuntza politikaren diseinurako baliatu nahi dute. Lehendabiziko herria da Ipar Euskal Herrian hitzarmena izenpetzen. Baina gainerateko herriek ere bat egin ahalko dute. 

Erlazionatuak