"Euskaraz bizi nahi duen herri libre bat" aldarrikatzen duen kutxa hilaren 20ean helduko da Irunera

Antxeta Irratia 2021ko api. 14a, 00:00

Urruña eta Segurako herritarren artean sortutako Iparra-Hegoa elkarteak iaz ezin izan zuen duela 26 urtetik egiten duten urteroko ekimen bateratua gauzatu, Covid-19ak eragindako osasun krisiak bete-betean harrapatu baitzituen. Ordea, garai hobeen zain egon beharrean euskal diaspora eta euskal herria batuko zituen ekimen bat abiaraztea erabaki zuten, eta sormen gaitasun horren emaitza izan da “Bizi gira...kutxa bira” ekimena.

Martxoaren 20an hasi zen Argentinako Patagones hirian, eta Ipar Euskal Herrian da egunotan. Irunen, apirilaren 20ean, San Juan plazan 19:00etan harrera egingo zaio "euskaraz bizi nahi duen herri libre bat" aldarrikatzen duen kutxari.

Guztira, 72 egunez 72 herritatik iragan ondoan, maiatzaren 30ean Segurara iritsiko da, baina aurreko egunean gure eskualdean izango dugu berriz ere, Urruñan ekitaldi berezi batekin.

Peio Aranzabal, Iparra-Hegoa elkarte antolatzaileko kidearekin hitzegin dugu Antxeta Irratian.