Hondarribiako Udalak, baserritarrek eta ostalariek indarrak bildu dituzte Bertako Produktuaren V. Astean

Antxeta Irratia 2021ko api. 14a, 00:00

Apirilaren 19tik 25era egunero tailerrak eta sukaldaritza ikastaroak proposatuko dituzte, beti ere, tokiko produktua oinarri hartuta. Pandemiaren ondorioz, hitzordu andana bat telematikoki proposatuko dute, herriko goi mailako sukaldariekin bideo-errezetak, adibidez. Eli Gallego dietistarekin, aldiz, elikadura osasuntsuari buruzko hiru tailer izango dira aurrez-aurrekoan, apirilaren 23an, 24an eta maiatzaren 8an. Baina funtsean, herrian astean bitan antolatzen den nekazarien azokan tokiko produktua kontsumitzera bultzatzeko xedea du ekimen honek.

Antolatutako atelierretan izena emateko, herriko etxearen webgunean www.hondarribia.eus/azoka egin behar da. Herriko barazkiak, arraultzak, eztia, bakailua eta berdelarekin errezetak proposatuko dituzte, eta merkatuko saski bana zozketatuko dute egunero.