Irungo Udal Euskaltegiak aldian behin antolatzen du LANNAHI programa. Horren bidez, doako euskara eskolak ematen zaizkie langabeei. Ehun lagunek baino gehiagok eman dute izena martxoan, hau da, % 45eko igoera egon da 2020ko irailarekin alderatuta. Ekimenaren inguruko balorazioa Miren Etxebestek, Irungo Euskara zinegotziak, eta Miren Tolosak Euskaltegiko zuzendariak, egin dute.