13 urte iragan dira Urruñako gazte asanblada sortu zela. Gaztetxearen aldarrikapena hasieratik izan dute presente baina ibilbide hontan, hamarnaka ekitaldi, jarduera hitzordu antolatu dituzte. Urruñan Gaztetxe bat sortzea utopikoa zela esaten zuten batzuk, izan ere, aurreko herriko etxeak ez zuen bidea erreztu. Orain ordea, aukera bat ireki daiteke eta horretarako, gaztetxearen proiektua herriko etxearekin partekatu nahi dute.
Garazi Adurizekin, Urruñako Gazte Asanbladako kidearekin, hitz egin dugu.