Zaintza langileen omenaldi ekitaldia

Antxeta Irratia 2021ko mar. 29a, 00:00

Irunen, larunbatean,Behe Bidasoko Eskubide Sozialen Kartak antolatuta, etxez etxeko zaintza lanak egiten dituzten langileak omendu zituzten. Martxoaren 30ean ospatzen den Etxeko langileen nazioarteko egunaren karietara antolatutako ekimenean, etxez etxeko zaintza lanak aitortzeko beharra adierazi eta sektore honetan jasandako diskriminazio sistematikoa, prekarietatea edo eta gutxiespena salatu zituzten.

Etxez etxeko zaintzaileen lana aitortzeko, Irungo erdigunean den San Juan Plazan, egongela txikia irudikatu zuten adineko gizon batekin egunkari bat irakurtzen. Adrian Arrutik Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Kartako kideak etxeko zaintzaileen argazki bat egin zigun. 22.000 dira gutxi gora behera etxez etxeko zaintza lanetan ari diren langileak. Baina gehiago izan daitezke egoera irregularrean dauden emakumeak kontuan hartuz gero. Feminizatua den sektore honen diskriminazio sistematikoa, prekarietatea eta gutxiespena salatu izan zituzten larunbateko ekitaldian, bait zaintza sistemaren publifikazioa, subrogazio bermeak eta genero arrakala gainditzeko neurriak aldarrikatu dituzte ere.

Erlazionatuak

Zaintza langileen omenaldi ekitaldia

Antxeta Irratia 2021 mar 29 Behe Bidasoa