Igandean 12:00etan, Irungo San Juan plazan eta Hondarribiako Kasino Zaharrean, AEKren aldeko babes ekonomikoa galdegiteko ekitaldiak burutuko dituzte. Euskal Herriko 80 plaza hartuko ditu AEKk administrazioaren eta herritarren inplikazioa aldarrikatzeko. Korrikaren 22. edizioaren atzeratu behar izanak, AEK euskaltegientzat kolpe ekonomiko handia ekarri du, eta denen babesa beharko da euskararen alde.
Irungo ekitaldia 12:00etan San Juan plazan izango da, eta Hondarribikoa Kasino Zaharran.