Irungo Zubia zentroak harrera baldintzak gogortu dituela salatu du EH Bilduk

Antxeta Irratia 2021ko mar. 26a, 00:00

Azken hilabeteotan kale gorrian diren pertsonen kopurua nabarmen emendatu da Irunen. Eta eskualde mailako aterpetxe gisa Ospitale Zaharrean abian jarri zuten Zubia zentroa eskax geratu da. Horren irudiko dugu, astero hamarnaka pertsona Bowling pentsiora bideratzen dituela gaur egun Irungo Udaleko Gizarte Zerbitzuak departamenduak. Aldiz, 2021eko udal aurrekontuen akordioetan, EH Bilduk proposamenari kasu eginez, Zubia astean zazpi egunez eta 24 orduz martxan egotea segurtatu dute. "Urte osoan zabalik eta zerbitzuak behar duen jarraikortasuna ezinbestekoa" dela nabarmendu baitu Oihana Briones (EH Bildu) hautetsiak.

Haatik, martxoko udal osoko bilkuran kezka agertu du koalizio abertzaleak. Joan den urtarrilean onartutako Zubia zentroaren araudia gogortu egin baitu Udalak egun batetik bestera azalpenik eman gabe. Eta horren ondorioz, Emaus erakundeak kudeatzen duen zentroan, harrera baldintzakj zorroztu egin dituzte. Bazterketa sozialean, edota arriskuan diren hainbat pertsona kalean geratu dira iada horren ondorioz. Eta pentsio batean lo egitea ez da aterabidea EH Bilduren ustetan. "Zubia zentroko langile sozialek prozesu bat eramaten dute pertsona hauekin kale gorritik atera daitezen eta integrazio bidean", argitu du Brionesek. Eta beraz, pentsio batean lo egin ahal izatea, esan gabe doan oinarrizko laguntza izaki, Gizarte Zerbitzuen helburua ez luke Udalak horretara mugatu behar. 

Erlazionatuak