Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako elkarte, erakunde edota enpresei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du, Hendaian bulego zentrala duen Euroaeskualdeak. Kultura, gazteria, hezkuntza, kirola edota eleaniztasun gaiei buruzko proiektuak aurkeztu ahal izango dira. Eta funtsean, mugazgaindiko lankidetza eta harremanak estutzeko helburua dute. “Euroeskualdearen hiritartasuna” mugaz gaindiko proiektu deialdia 500.000 eurorekin diruztatuko dute, eta proiektuak apirilaren 30a arte aurkez daitezke.
Dena den, proiektu deialdia bera aurkeztu eta zalantzak argitzeko, web-mintegi bat antolatu dute. Hilaren 31an goizeko 11.00etan iraganen da. Interesa duten orori irekita dago, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa bada ere. Mintegian parte hartzeko edota proiektu deialdiaren inguruko informazioa eskuratzeko: https://www.euroregion-naen.eu/eu/ webgunean sartzea besterik ez duzue.