Karbono arrastorik utzi gabe, kontsumo modernoa posible egingo du BADOA banaketa zerbitzu berriak eskualde mailan. Gaur aurkeztu dute Irunen, bizikleta bidez modu ekologikoan segurtatuko dute ostatuei eta jatetxeei eskatutakoa etxera eramateko zerbitzua. Apirilaren erdian hasiko dira banaketa zerbitzu berriarekin Irun, Hondarribia eta Hendaian, eta BDS Koop lekuko garapena sustatzeko elkartean antolatuta, diru bilketa kanpaina bat abiatu dute.
Xehetasun guztiak badoa.eus atarian dituzue eskura. Baina Antxeta Irratian Nestor eta June, proiektuaren eramaileekin hitzegin dugu gehiago jakin nahian. Iragarri digutenez, hasiera batean, eskualdeko ostatuekin eta jatetxeekin lan egingo dute, baina epe laburrean sektore ezberdinetara zabaltzeko asmoa dute.