Desalojoa izan eta urtebetera, elizak ez du Egiluze jauregiaren okupazioa barkatu, hutsik mantentzen badu ere

Antxeta Irratia 2021ko mar. 23a, 00:00

Hondarribiko Gaztetxeko kideek Egiluze jauregiaren okupazioan zehar jaso zuten elkartasun zabalari hots egin diote berriz ere. 2020ko martxoaren 5ean, Ertzaintzaren operatibo zabal batekin, bertatik desalojatu zituztenetik urtea iragan da. Baina elizak ez du barkatu. Eta arlo ekonomikoan ere, kontuak eskatzen dizkie. Bere jabetzakoa den eraikina okupatu izanagatik gazte asanbladako bi kide auziperatzeaz gain (irailan izan zuten lehendabiziko bista), orain 3.994 euroko epaiketa kostuak erreklamatu dizkio.

Azken hogei urteetan bezalaxe, hutsik jarraitzen du orain ere Egiluze jauregiak. Baina elizak beraiekin tematu nahi duela, eta "ahal bezain beste diru xurgatu" diote gazteek.

Egoera honen aurrean, diru bilketa kanpainia bat martxan jarri dute, aipatutako gastuei aurre egin ahal izateko. 24 ordutan, ekimenak 1.184 euro bildu ditu dagoeneko. Gaztetxeko kideak sustengatu nahi dituen orok, Hondarribiko Gaztetxearen facebook orrian aurkituko ditu loturak, baina www.okpal.com plataformaren lotura honetan: bit.ly/HondarribikoGTX