Irungo Sare herritarretik jakinarazi dute, Aitor Olaizola euskal preso irundarrak martxoan betetzen dituela 20 urte espetxean, eta Francisco Jose Ramada "Bera"-k joan den irailean egin zituela 20 urte preso. Bidegabekeria honek, behingoz amaitu behar duela aldarrikatzeko, 20. urtemuga honetan, hainbat ekimen antolatu ditu Sare herritarrak aste honetan.
• Martxoaren 23an, Palmera-Montero guneko bigarren gelan. Arratsaldeko 19:15ean Bera eta Aitorren bikotekideek urte luze hauetan bizi izan duten esperientzia kontatuko digute.
• Martxoaren 26an, 19:30ean San Juan plazatik abiatuta manifestazioa egingo dute “Aitor eta Bera, 20 urte kartzelan. Aski da!” lelopean.
Koldo Nausiak Irungo Sareko kideekin hitz egin du.