Frantsez hizkuntzarekin zailtasunak izatea edota administrazioaren burokrazian galduta egotea. Hendaia eta inguruko herrietan bizi den jende asko egoera horretan aurkitzen da.
Bizilagun horiei laguntza emateko, Hendaiako BALEAK elkarteak, tramite administratiboekin laguntzeko zerbitzu bat martxan jarri du. Argi utzi nahi dute ez dela gestoria bat, bolondreski egiten den laguntza bat da. Baleak elkartetik pasa gara eta Ixa, elkarteko kidearekin hitz egin dugu.