Hendaiako 80. hamarkadako garai latzenak bizi izan zituen auzapeza 85 urtetan zendu da eritasunez. GAL eta errefuxatuen errealitatea hurbiletik ezagutu zuen auzapez izan zela 1981-2001. Eta euskaltzale, Gure Ikastola lagundu izan zuen ahal izan zuen guztietan. Irandatzeko ikastola estreinatu zuen berak.
Bi hamarkada luzez Hendaia transformatu zuela nabarmendu du Kotte Ecenarro, egungo auzapezak. Izan ere, Zokoburuko laket portua ere estreinatu zuen berak, Hondartza auzoaren eraldaketa sakona ekarri zuen proiektua bere denboran egin baitzen.
Andoni Etxarri hendaiarrarekin mintzatu gira Lassaletten figurari buruz.