Larunbata honetan, 10:30ean, 'Velorution' edo Bizikletaren Iraultza lemapean mobilizatuko dira Hendaian, bizikletaren aldeko kolektibo berriak deiturik. Txirrindaz Hendaian mugitzeko zailtasunak salatzen dituzte. Aisialdi jarduera gisa eta Hendaia ibai bazterreko pasarelatik trebeskatuz hondartzarainoko bidegorria egina izan bada ere, hirigunean eguneroko desplazamenduetarako bizikleta erabiltzaileek duten arriskua nabarmendu dute.
Bihar goizeko 10:30etan bizikleta martxa alai eta aldarrikatzailea deitu dute, Hendaiako tren geltokitik abiatuta. Eta ez dute ausaz aukeratu abiapuntua. Izan ere, 7 miliun euroko inbestizamendua eskatu duen tren geltoki berrian ere, bizikletari behar lekua eskaintzeko aukera galdu egin dutela adierazi dute.