Hendaiako pirata, Txema Egiguren zendu da. Berak zioen moduan, "karramarroarekin" luzaz borrokatu da. Ondo ezagutzen zuten hainbat bidasotar eta lagunekin hitz eginda esan diguten bezala, "ideia handiko gizona", "ipurterrea" eta Hendaiaz maiteminduta, herriari eta orohar Behe Bidasoa eskualdeari zein euskalgintzari egindako ekarpena bezain handia da uzten duen hutsunea.
Hendaiako Danborradaren sortzailea, baita Hendaiako Sagarno Eguna eta garaiko Bixintxotx afariarena, Maitasun Gutun Lehiaketa, Olentzeroren etorrera edota, urte luzeetan zehar, Hendaiako Gure Ikastola berriaren borroka eta militantzia izandu ziren, bere bizitzako engaiamenduetako batzuk. Baina ez bakarrak.
Bere ibilbidea ohoratuz, eta Antxeta Irratian hainbatetan hamaika saltsa, ekimen eta proiektuen berri eman zuelarik, horra gure omenaldi ttipia.