Alde Zaharra bizirik mantentzeko, bizirik nahi dituzte komertzioak

Antxeta Irratia 2021ko mar. 18a, 00:00

Tokiko kontsumoa sustatzeko helburuarekin, eta beren auzoa bizirik atxikitzeko, Irungo Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak Irungo Alde Zaharreko TAUPADAK gidaliburua aurkeztu du gaur. Auzokideak dituzten 200 denda, ostatu eta aisialdi aukera bildu dituzte, merkataritza txikiaren gidaliburu gisa. Pandemiak azkartu duen dagoeneko martxan zegoen multinazional handien online salmentaren dinamikari aurregiteko ekarpena egin nahi izan dute horrela.

Azken urte honetan, ohiko San Ramon, Ama Xantalen Eguna eta bestelako auzoko jaiak eta ekimenak antolatzerik ez dute izan. Eta gastatu ez duten dirua, pandemiaren beste ondorioetako bati aurregiteko bideratu nahi izan dute. Komertzio txikiaren gainbehera geldiarazi, eta auzoko bizitza berpiztu.