Kontzertuei begira, ostiralean 'Joseba B Lenoir Gang'en kontzertua izango badugu Hondarribiko Itsas Etxean, hurrengo egunean, larunbatean NOGEN taldeak zuzenekoa eskeiniko digu 19:00etan. Maia Muruagak Nogen taldearen «Under Alt» disko berriaren nondik norakoak bildu dizkigu. Sarrerak 10 eurotan dira (18 urtetik beherakoentzat 4 eurotan).
Bestalde, igandean, 'Ez Dok Ero' antzezlana taularatuko du @TARTEANteatroa konpainiak, 19:00etan Itsas Etxean. Eta Antxeta Irratian bi sarrera oparituko ditugu ostiraleko Iparrorratza saioan.
Herriko dendariak kaleetara
Kultur agendatik haratago, Hondarribiko Amuitz merkatarien elkarteko 25 dendarik indarrak bildu dituzte, neguari azken agurra emateko. Pandemiak eragindako salmenta apalen ondorioak arindu nahian Kale Azoka (#Braderie) antolatu dute martxoaren 19tik 21era Portuan. Sonia Herce, Amuitz elkarteko kidearekin hitzegin dugu.