Bero dabil hotzgailu industrialen Hendaiako EPTA-France lantegia

Antxeta Irratia 2021ko mar. 17a, 00:00

Hotzgailu industrialak egiten dituen Hendaiako EPTA-France enpresako langileak elkarretaratze berri bat egin zuten atzo. Azken 5 urteetan enpresaren irabaziak 6,5 milloi eurokoak izan diren bitartean, ordainsariak izoztuak jarraitzen dute.

CGT eta CFDT sindikatuek azaldu dutenez, enpresa zuzendaritza ez da prest soldatak igotzeko. Asteazken honetan bilkura bat hitzartua dute. Langileen ordezkariek, ordainsarietan % 2,5 igoera proposatuko dute. Eta akordio batetara heltzen ez badira, datorren asterako mobilizazio eta lanuzte gehiago proposatuko dituzte. 

Erlazionatuak