Salbuespenezko urtea izan da 2020 arlo guztietan. Eta horrek eragin zuzena izan du bidasotarron hondakin ekoizpenean ere. Pandemiaren eraginez %5,73 hondakin gutxiago sortu dute Irun-Hondarribiak 2020an. Bereziki, industriak, ostalaritzak eta komertzioen jarduera ekonomikoaren apaltzeagatik, baina etxeko hondakin kopurua ere %1 apaldu da. Halere, eta 3.000 tona hondakin gutxiago izan bada guztira, ororen %54,22 birziklatu dugu, 2019an baino puntu bat gehiago.
Dena dela, 2030erako %70era heldu nahi du Txingudiko Zerbitzuak-ek, Gipuzkoak hartu engaiamanduarekin bat eginez, eta Europak markatzen duen %60a gaindituz.
Horretarako, herritarren partehartzea eta sentsibilizazioa ezinbestekoa denez, datozen hiru hilabeteetan Irungo eta Hondarribiko txoko ezberdinetan topatuko ditugun sentsibilizazio kanpaina berriaren erakusketa informatiboa aurkeztu berri dute Irungo Zabaltza plazan.
Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuak-eko kudeatzailearekin hitzegin dugu.