Hendaia eta Urruñako herriko etxeek Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako Europar Gutuna

Antxeta Irratia 2021ko mar. 15a, 00:00

Hendaia eta Urruñako herriko etxeak martxoaren 8ko adierazpen instituzionaletik haratago, Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako Europar Gutuna sinatzea erabaki dute. Hitzarmen honen bitartez, herriko etxeek ekintza plan bat aurrera eramango dute.

Ekintza plan honek 7 puntu jasotzen ditu. Lehenik, berdintasunari buruz herrian dagoen egoeraren dossier bat egingo dute. Hartuko diren neurrien artean, herriko etxeetako langileei berdintasunean formakuntzak eskeintzea aurreikusten da.